MAZOKAK jarduera-programa zabala proposatzen du, hala nola musika, erakusketak, lantegiak, hitzaldiak, itzalen antzerkia edo “Ilustramatoia” Monterhermoso Kulturuneko Ur Biltegi zaharrean egingo da Mazokaren 2025eko edizioa abenduaren 19tik 21era bitarte. Marrazki eta Ilustrazio Azokak 10 urte bete ditu ekitaldian parte hartuko duten profesionalen lanak modu esklusiboagoan sustatzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Aurten parte hartuko duten profesionalak 30 […]
Berriak
BALA 2025- BILBOKO ARTE LIBURU AZOKA
Ohiko formatuetatik haratago, liburuaren inguruko esperimentazioan eta ikerketa artistikoan sakontzen duten edizio-moduak biltzen dituen azoka. BALA plataforma izan nahi du euskal eremuko edizio independentearen munduan goraka doazen jardunbideentzat, euskal artista garaikideen argitalpen-lana sustatzeko (liburuak, katalogoak, autoedizioak, argitalpen originalak edo fanzineak) eta elkarrizketarako gunea sortzeko. Ildo horretan, hitzaldiak, aurkezpenak eta lantegiak antolatu dituzte, edizioaren gaitasun artistikoak […]
EUSKAL IRUDIGILEAK DURANGOKO AZOKAN
Aurten, lehen aldiz DAn, Durangoko azokan STAN bat daukagula ! Bisitatu gaitzazu ARTEKALE 60. Fanzineak, printak, autoedizioak, liburuak… hurbildu eta ezagutu gure bazkideen lana. Atartea Aurten, ilustrazioa Arte Ederren Plazako PROTAGONISTA izango da! Durangoko Museoa ABENDUAK 5-6-7-8 ERAKUSKETA 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00 Aurten, Durangoko Museoak ilustrazioan jartzen du arreta, eta gure […]
2026ko NAZIOARTEKO DEIALDIA
2026an nazioarteko azoketara joan nahi duten bazkideentzako nazioarteko deialdia ireki da, tailerrak edo hitzaldiak emateko. Idatzi [email protected] helbidera “FERIAS 2026” gaiarekin urtarrilaren 10a baino lehen, honako datu eta eranskinekin: Dossier edo portafolio bat, honako hauek azaltzen dituena: Ibilbidea edo CV, eta HITZALDI eta TAILERRETARAKO eskaintzen dituzun xehetasun tematikoak/Hizkuntza-mailak/Kontzertu ilustratuetan parte […]
Amaia Arrazola joan zaigu
Denbora gutxian beste ilustratzaile bat joan zaigu, Amaia Arrazola, bazkidea, Euskal Irudigileak elkartearen proiektu eta jarduera askotan egon dena, bere lanak, zalantzarik gabe, ilustrazioko irakurleen eta profesionalen belaunaldi oso bat markatu duena. ilustratzailea, Waba Sabi eta Totoro y yo liburuen zein munduan zehar ikusgai dauden hainbat mural erraldoiren egilea, zendu da, Bartzelonan, 41 urte zituela. […]



















































































